Animaliak bertakoak direla diogunean, ez diogu hemen jaio eta haziak direlako bakarrik. Arraza ere kontuan izaten dugu. Bereziki sustatzen dugu jatorri euskalduna duten TerreƱa eta Piriniotar behien hazkuntza. Eta maila txikiagoan bada ere, betizuak edo limusinak ere baditugu.
Abeltzaintzarako teknika eta ezagutzak gure arbasoek belaunaldiz belaunaldi transmititutakoak dira. Eta altxor hori urte luzez gure baserrietan mantentzea da gure asmoa. Baserrietako jardunak iraun dezan, larre eta mendiak txukun mantendu daitezen, osasuntsuago jan dezagun.
Kalitatea aukeratu egiten da, lan egiteko modua zehazten dugunetik platerera eraman arteko prozesua osatu arte. Hori bilatzen dugu gure eguneroko lanean, eta horregatik hautatzen dugu maila altueneko haragia gure produktuetarako.