Euskal Okela AGB Adierazpen Geografiko Babestua da, jatorri geografikoari lotutako ezaugarrien arabera bereizitako kalitatezko produktuak aintzatesten dituen zigilu europarra.
Arreta bereziz, Euskadiko baserrietan jaiotako eta hazitako animalietatik datorren behikia babesten du. Bizitzaren fase guztietan kontrolatzen dira animaliok eta kalitatearen arabera hautatzen dira gero.
Jatorri hori, kalitatea da. Eta kalitatea zaporean ere bereizten da.