Jatorriaren
eta kalitatearen
aldeko apustua.

Euskal Herrian hazitako animalien kalitatezko haragia

Hemen bertan, kilometro gutxira dauden larre eta baserrietan jaio eta hazitakoak dira gure animaliak. Eta hazkunde prozesu osoan jasangarritasuna eta ongizatea ezinbesteko helburu ditugunez, kalitate gorena bermatzen duen haragia ekoizten dugu. Manipulazio maila baxukoa, haragi haragia.

Euskal okela

Gure haragiak Euskal Okela zigilua ere badu.

Zer da Euskal Okela?
375 baserritar eta teknikariren eguneroko lana

Etxetik gertu ditugun baserrietako 300 abeltzain baino gehiagoren lana dago produktu bakoitzaren atzean, baita kalitate bermea mantentzeko lan egiten duten beste 75 langilerena ere. Kate hori ikusgarri eta errentagarri egiten ere dihardugu. Izan ere, guztion indarrak batuz, ekosistemak, abeltzaintzak, ekonomiak eta, nola ez, produktuak onurak baino ez ditu.

Ezagutu kooperatiba

Arbol bat babestu

Zuhaitzak landatuz klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa hartu dugu Baserria KM0k eta Basoa Fundazioak. Arroiabeko (Araba) eremu degradatu leheneratu dugu, C02 maila gutxitzen laguntzeko. 1.200 zuhaitz landatu ditugu, 2 hektareako hedadura hartzen duen lursail batean, 250 babesleren laguntzarekin.

Landaketa eguna ikusi