Zer da Arbol bat babestu?

BaserriaKM0-k eta Basoa Fundazioak, NIREA Akordioaren laguntzarekin, martxan jarritako Arbol bat babestu proiektuaren barruan, 1.200 zuhaitz landatu dira, duela urte batzuk sute batek guztiz kaltetu zuen Arroiabeko lursail batean.

Degradatua zegoen eremua leheneratzea zen helburu nagusia, CO2 maila gutxitzen lagunduz, klima-aldaketaren aurkako borrokan gure ekarpena egiteko.

Horretarako laguntza eskatu genien gure produktuak kontsumitzen dituzten familiei, eta 250 lagunen babesa jaso genuen. Eurak izan ziren landaketako protagonista nagusiak.

Baserria KM0 Basoa Fundazioa Nirea