Hemen bertan, kilometro gutxira dauden larre eta baserrietan jaio eta hazitakoak dira gure animaliak. Eta hazkunde prozesu osoan jasangarritasuna eta ongizatea ezinbesteko helburu ditugunez, kalitate gorena bermatzen duen haragia ekoizten dugu. Manipulazio maila baxukoa, haragi haragia.
Etxetik gertu ditugun baserrietako 300 abeltzain baino gehiagoren lana dago produktu bakoitzaren atzean, baita kalitate bermea mantentzeko lan egiten duten beste 75 langilerena ere. Kate hori ikusgarri eta errentagarri egiten ere dihardugu. Izan ere, guztion indarrak batuz, ekosistemak, abeltzaintzak, ekonomiak eta, nola ez, produktuak onurak baino ez ditu.
Behi eta txahal hanburgesak dira gure produktu izarrak: Idiazabal Gaztarekin egindakoak, Gernikako edo Ibarrako piparrenak, baratzeko leka eta azenarioak dituenak… Horrez gain, saltxitxa mota ezberdinak, haragi bolak, haragi xehetua eta bildotsak ere ekoizten ditugu.
Bila ezazu puntu gorridun haragia zure supermerkatuan!
Zuhaitzak landatuz klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa hartu dugu Baserria KM0k eta Basoa Fundazioak. Arroiabeko (Araba) eremu degradatu leheneratu dugu, C02 maila gutxitzen laguntzeko. 1.200 zuhaitz landatu ditugu, 2 hektareako hedadura hartzen duen lursail batean, 250 babesleren laguntzarekin.
Harpidetu gure buletinera, eta jaso itzazu gure azken berriak: dastaketak, ekitaldiak, produktuak...
Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut*
Δ